Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gari Berasaluze Kultura zinegotziak jakinarazi duenez, urtarrila amaiera aldera proiektore digitala prest egongo da. Ohiko beharrak eta baldintzak zehaztuta, lehiaketa egin zela azaldu du, eta dagoeneko adjudikatu dutela proiektorea.
Horri lotuta, beste zenbait aldaketa egingo dituzte. Pantaila berria ere jarriko dute, proiektore digitalarentzat berezia. Hori dela eta, urtarrilean bi astez itxiko dute Modelo aretoa. Urtarrilaren amaierarako dagoeneko proiektore digital berriarekin lehen filma ikusi ahalko da, pantaila berrian.