Azpeitiko Udalak eta Arrite enpresak hitzarmena sinatu dute

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 20a

Atzo sinatu zuten hitzarmena Eneko Etxeberria, Azpeitiko alkateak eta Fernando Arakistain, Arrite SL enpresako ordezkariak Erdi Kalean itundutako zazpi etxebizitza libre egiteko. Hamabi etxebizitza egingo dira guztira eta horietako 7rek itundutakoak izango dira. Azpeitiko Erdi Kaleko 17-19 zenbakietan egingo dituzte eta 105.200 eurotatik hasi eta 141.000 euro balio dutenak dira. Etxebizitza horiek salgai jarri dira eta izen emate epea urtarrilaren 15ean amaituko da. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko Azpeitia Lantzenek Sindikatu Zaharrean 2. solairuan duen bulegora joan beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide