Asier Cuevas Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian. (Felix Sanchez)
Asier Cuevas lasterkariak, 100 kilometroko Munduko Txapelketan hartuko du parte bihar Dohan (Qatar) Espainiako selekzioarekin. Iaz, modalitate berdinean Europako Txapelketa irabazi zuen eta 2012an, Munduko Txapelketan 4. sailkatua izan zen. Cuevasen marka pertsonala 6h 38:56-koa da.
Sei urterekin hautatu zuten lehenengo aldiz lasterketa batean parte hartzeko eta bihar, 41 urterekin, Munduko Txapelketan hartuko du parte bigarrenez. Biharko txapelketan lehenenengo bost sailkatuen artean egonez gero, hurrengo urteko Mundu Txapelketan hartuko du parte berriro.
Uztarria-k, elkarrizketa egin dio azpeitiko bizilagunari hilabete honetako alean. Bertan adierazi zuenez, horrelako lasterketa loteria bezalakoa izaten da: "Lasterketa horietan edozer gertatu daiteke. Agian, gauzak ondo aterako zaizkizu eta gainontzekoei ez, edo alderantziz. Beraz, zaila da postu bat buruan izatea".