[caption id="attachment_87777" align="alignleft" width="300"]

Urteta, esaterako, urtea amaitu aurretik dira ixtekoak (Hitza)[/caption]
Eusko Jaurlaritzaren erabakiak atzerapenak sor ditzake hondakinen kudeaketaren inguruko hainbat arlotan. Esaterako, zabortegiak ixteko epeetan eta Zestoako Osinbeltz harrobiko hondakin geldoen biltegiaren proiektuan. Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak gaur arratsaldean esan duenez: "EAJ alderdikeriaz erabiltzen ari da Jaurlaritza, errausketaren eredua berreskuratzeko eta Bildu higatzeko. Onartezina da". Errazkinen arabera, "EAJren erabakiak zabortegien inguruan bizi diren herritarrei eragingo die; gipuzkoarron kaltetan ari da EAJ". Hala ere "zabortegi kutsakor eta errausketarik gabeko birziklapenean oinarritutako ereduak" aurrera egingo duela gaineratu du Errazkinek.