Herriko merkataritza sustatzeko hitzarmena sinatu dute Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 19a

Udaleko ordezkaria eta Bertan Merkatari elkarteko kideak hitzarmena sinatzen. (Argazkia: Azpeitiko Udala) Gaur sinatu dute hitzarmena Iñaki Portilla, Merkataritza zinegotziak eta Leire Martin, Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteko lehendakariak. Portillak adierazi duenez, "hitzarmen honen bitartez, Azpeitiko hirigunea merkatal gunea bihurtzea, herritarrek bertan kontsumitzea eta herriko alde zaharra biziberritzea nahi dira". Helburu horiek aurrera eraman ahal izateko, udalak 28.000 euro bideratuko ditu. Bertan elkartearekin sinatutako hitzarmenaz gain, Azpeitiko Udalak beste hainbat neurri hartu ditu merkataritza sustatzeko asmoz. Adibidez, sarean bitartez erosteko aukera ematen duen Hemenbuy plataforma jarri zuen abian aurten, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide