Kataluniako Generalitateak eskerrak eman dizkio Azpeitiko Udalari azaroaren 9ko galdeketa "babesteagatik"

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 19a

Kataluniako Generalitateak Azpeitiko Udalari bidalitzako gutuna. (Irudia: Uztarria.com) Azpeitiko Udalak, Kataluniako Generalitateak bidaliko gutuna jaso du. Bertan, Kataluniako independentziaren inguriko galdeketa "babestea" eskertu diote udalari. Gutun horretan, Azpeitiko eta inguruko herritarrei "botoa emateko aukera" emateagatik eskertu dute Eneko Etxeberria, herriko alkatea. Joan Vidal de Ciurana, Kataluniako presidentearen bulegoko zuzendariak sinatu du gutuna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide