Osakidetzak Zarauzko Osasun Zentroari dagokionez azkenaldian hartu dituen erabakiek eta horrek dakartzan ondorioek
"ezinegona" eragin die hainbat eragileri, besteak beste, Uemari, Zarauzko Udalari, Zarauzko Euskal Herrian Euskaraz taldeari, Urola Kostako LAB sindikatuari, Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolari eta Zarauzko AEKri. Erabaki horien ondorioz, batetik, ohiko emagin elebiduaren postua ordezko «erdaldun batek» betetzen du orain, eta bestetik, erretiratu egin den beste mediku baten postua betetzeko euskara ikasteko derrigortasun datarik ez du jarri. Osakidetza beraren Euskara Planean jasotakoaren aurka emandako "urraketa" dela adierazi dute eragileek, eta "kolokan" jartzen dituela planak berak helburu dituen herritarren hizkunza eskubideak errespetatzea eta zerbitzuen kalitatea hobetzea.
Horregatik, elkarretaratzea antolatu dute larunbaterako herritarrek "euskaraz bizi nahi" dutela etahizkuntza eskubideen aurkako erasoak ez dituztela "onartuko" adierazteko aldarrikatze aldera. 12:30ean izango da, Zarauzko Osasun Zentroaren parean.