Sasoian.info
Larunbatean, azaroaren 22an, eskolartekoek –alebin eta benjamin neska-mutilek– hondartzako futboleko bigarren jardunaldia izango dute. Ohi bezala, bi txandatan banatu dituzte partidak; batzuek 09:00etan jokatuko dute, eta besteek, berriz, 10:00etan. Igandean, txapelketaren laugarren jardunaldiari helduko diote helduek. Norgehiagokei 09:45ean emango diote hasiera. Erantsitako artxiboetan partiden eta bakoitzari egokitu zaion joko eremuaren berri.
2. JARDUNALDIA 4. JARDUNALDIA