60 neska-mutil inguru eskola kiroleko Zarauzko atletismo jardunaldian

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 19a

Sasoian.info

Aurreko larunbatean eskola kiroleko atletismo jardunaldia izan zuten alebin mailako ikasleek, Antoniano Kirol Elkarteak gidatuta. 60 neska-mutil inguru animatu ziren parte hartzera, eta gogotsu aritu ziren altuera jauzian, pisu jaurtiketan, 1.000 metroko lasterketetan eta 60 metroko probetan.

Igandean, Antonianoko atleta ugari lehiatu zen Irungo krosean, eta oso saio polita egin zuten guztiek. "Azpimarratu beharrekoa da federatu mailan gure korrikalari Nerea, Antxon, Usoa eta Xabik osatutako sailkapena, 7, 14, 6 eta 9. postuekin, hurrenez hurren. Ruben Garrastazuk, nahiz eta bere modalitatea krossa ez izan, indartsu hasi zuen lasterketa", aditzera eman dute atletismo taldetik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide