Izena eman daiteke Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministetan

miriam tamayo 2014ko azaroaren 19a

Hainbat herritako emakumeak bildu dira topaketen aurkezpenean. (Miriam Tamayo/Hitza) Topaketak abenduaren 13an izango dira Ondarroan (Bizkaia) eta Azpeitiko Bilgune Feministak egitaraua aurkeztu zuen atzo herriko Emakumeen Txokoan. Euskal Herriko emakume feministei zuzendutako topaketak dira, eta bi urtetik behin antolatzen dira. Jostorratzak dantzan ditugu, Euskal Herriaren Burujatzetza Feministarantz leloa dute aurtengo topaketek. 2002an sortu zen Bilgune Feminista, eta ordutik "gauzak asko aldatu" direla esan dute Azpeitiko Bilgune Feministako kideek. Topaketek hiru helburu dituzte: errealitatearen azterketa sakona egitea, Euskal Herri feminista sortzeko erabili behar diren estrategiak ezagutzea eta Euskal Herri feminista hori sortu ahal izateko hartu behar diren erabakiak hartzea, gaur egun dugun errealitatea kontuan izanda. Izena Topaketa Feministen blogean eman daiteke eta 15 euro ordaindu beharko dira. Egitaraua: - 09:00etan: Sarrera, Kofradian. - 10:00etan: Ongietorria eta eztabaidaren aurkezpena. - 10:30ean: Kapitalismo heteropatriarkala Euskal Herrian. Zeintzuk dira aldaketa feministarako gakoak? (Lantaldeetan eztabaidak). - 13:00etan: Ondorioak josiz, Zaldupe kiroldegian. - 14:00etan: Bazkaria, Zaldupe kiroldegian. - 16:00etan: Trantzisio feminista: intzidentzia politikoa, estrategiak eta boterea(k). Mahaiaren bueltan, Kofradian. - 20:00etan: Eguneko ondorioen kontaketa eta ekitaldi irekia, Beikozinin. - 22:00etan: Jostorratzak dantzan! Festa Feminista! Euskabareta, Endemaño, DJ Gure besta eta Las marines, Beikozinin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide