Gizarte eragileen babesa jaso dute Madrilen epaitzen ari diren 28 gazteek

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 19a

Ainhoa Etxaide, Paul Rios eta Maider Karrere defentsaren lekuko gisa aritu dira. Epaiketa politikoak amaitzeko beharra aldarrikatu dute. Defentsak proposatutako lekukoen txanda iritsita, gizarte eragileetako ordezkariak ari dira deklaratzen egunotan 28 gazte independentisten aurkako epaiketan. Espainiako Auzitegi Nazionala epaitzen ari da gazteek egindako lan politikoa, eta lan hori ezin dela delitutzat hartu esan dute epailearen aurrean orain arte igaro direnek. Gazteei babesa adierazi eta epaiketa politikoak amaitu daitezela aldarrikatzeko baliatu dute bidaia Madrilera haiekin batera joandakoek. Jarraitu irakurtzen Berria.eus webguneko albistea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide