Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igande honetarako Guadalupetik Hondarribira txangoa antolatu du Zumaiako Inda Mendi elkarteak. Irteera 08:30ean izango da, Txomin Agirre kaitik. Helduek sei euro ordaindu behar dute eta, haurrek, berriz, lau. Izena goiko estankoan eman behar da (943-860357 telefonoa). Antolatzaileek herritarrak parte hartzera animatu dituzte, «erraza eta polita delako».