Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hamaika arrazoi independentziarako solasaldi-zikloko hirugarren saioa egingo dute gaur arratsaldean Zumaian. Elikadura burujabetzari buruz ariko dira gaurkoan. Gonbidatu moduan, Maite Aristegi (EH Bildu eta Via Campesinako kidea), Iker Elosegi (Euskal Herriko Laborantza Ganbarako kidea) eta Patxi Gaztelumendi (Larrabetzuko eskola) izango dira. Moderatzaile lanetan, berriz, Inaxio Manterola zumaiarra ariko da. Solasaldia 19:00etan izango da, Alondegian.