Zarauzko Santo Tomas azokan parte hartzera gonbidatu dituzte artisauak eta baserritarrak

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 18a

Urtero bezala, Zarauzko AEKk Santo Tomas azoka antolatu du datorren abenduaren 20rako, euskara eta euskal produktuen sustapenari begira. Hori dela eta, eskualdeko artisauak eta baserritarrak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera. Horretarako, Zarauzko AEKra deitu (943130175) zein bertako helbidera (urolakosta@aek.org) idatzi beharko da abenduaren 5a baino lehen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide