Zarauzko ikastolaren aldeko II. mus txapelketa egingo dute larunbatean

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 18a

Salbatore Mitxelenaren aldeko II. mus txapelketa azkarra antolatu dute, herriko eta auzoko hainbat taberna eta jatetxeren laguntzarekin . Larunbatean izango da ikastolan, 16:30ean. Bertan parte hartzeko ikastolako idazkaritzan eman beharko da izena zein egunean bertan, 16:00etatik 16:30era. 20 euro ordaindu beharko da bikoteko."Sari bikainak eta giro aparta" izango direla nabarmendu dute antolatzaileek, eta parte hartzera animatu dituzte herritarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide