Irteera didaktikoa antolatu du Zarauzko Arkamurkak iganderako

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 18a

Datorren igandean, hilaren 23an goiz buelta egingo dute Zarauzko Arkamurka natur taldeak herritarrekin. Iparraldera joango dira, Usumendi ingurura. Irteera didaktiko izango dela adierazi dute antolatzaileek, eta belarditik basora trantsizioaz ariko dira. Horrez gain geologiaz ere jardungo dute. Zailtasunik gabeko ibilbidea izango da. Interesa dutenek Mendizabal kinkiladendan eman ahalko dute izena, ostirala bitartean. 07:30ean elkartuko dira parte-hartzaileak Agoueseneko biribilgunean. 14:30 ingururako itzuliko dira Zarautzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide