Abel Yeregik egindako lana eskertu du Zumaiako Udalak

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 18a

Abel Yeregi Zumaiako zinegotzi izandakoa hil da. Udalak azaldu duenez, 1979an, «herriak horrela erabakita» EAJ-PNVko zinegotzi kargua hartu zuen, eta alkateorde lanak ere egin zituen. 1979tik 1987ra aritu zen Zumaiaren alde lanean. «Urte nahasiak izan ziren trantsizioko lehen urte haiek. Yeregik bere konpromisoa azaldu, eta herriaren alde egin zuen lan udaletik. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiogu Abeli herriaren alde egindako guztiagatik. Eta doluminak bere familiari».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide