Hobekuntza lanak egin ditu udalak Aldamar parkean eta Alhondegian

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 18a

Haurrentzat jolas berriak jarrri dituzte Aldamar Parkean. (Egilea: Getariako Udala) Getariako Udalak herritarren ongizatea bermatu eta egunerokoa errazteko urratsak ematen ari da eta ildo horretan bi lan ditu martxan. Alde batetik, Aldamar parkean berrikuntzak egiten ari da: haurrentzat jolas berriak jarriko dituzte eta parkearen beheko aldean haur eta gaztetxoentzat frontoi txiki bat egingo dute, bi zoruen artean dagoen maila aldaketa aprobetxatuz. Gainera, parkearen perimetroan dagoen baranda atzerago eramango dute eserleku gehiago jartzeko eta irisgarritasun neurriak betez parkera iristeko arranpla konponduko dute. Bestetik, Alhondegian eta Gaglo Gaztelekuan ere egin dituzte aldaketak. Alhondegiko sabaiak egitura arazoak zituen eta horiek konpontzeko burdinezko bost habe berri jarri dituzte eta lanak aprobetxatuz sabaia hosgabetu dute. Horretaz gain, gela berri bat egokitu dute. Berrikuntza lanak egin dituzte Alhondegian. (Egilea: Getariako Udala)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide