[caption id="attachment_116969" align="aligncenter" width="300"]

Eider Unanuen pistako proba batean.[/caption]
Sasoian.info. UCI mailako BZK ProBasic emakumezkoen txirrindulari talde berria sortu dute Durangaldean, eta Eider Unanue zumaiarrak bertan korrituko du aurrerantzean. Orain arte Caja Rural taldearekin jokatu ditu lasterketak. Iurretako Emakumeen Bira Ziklismo Kirol Elkartearen laguntzarekin abiatu dute proiektu berria, eta
Eneritz Iturriagaetxeberria-ren izango du gidari. Unauerekin batera, Ziortza Isasi, Aiala Amesti, Olatz Agorria, Nahia Dominguez, Gloria Rodriguez, Naia Alzola eta Mar Bonnin txirrindulariek osatzen dute taldea. Denboraldi berriari begira, honako txapelketak jokatzeko asmoa dute: Euskaldun Torneoa, Espainiako Kopa, Frantzia, Begika, Holanda eta Italiako lasterketak, baita Euskal Herriko Emakumeen Bira ere.