Euskadiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketa jokatuko dute Aian

Aritz Mutiozabal 2014ko azaroaren 18a

Euskadiko sokatira norgehiagoka jokatuko dute azaroaren 29an. (Egilea: Aritz Mutiozabal)

Sasoian.info Aiako Idi Proba Elkarteak antolatuta du norgehiagoka azaroaren 29rako. Taldeak lau lagunez osatutakoak beharko dute, eta gizonezkoetan ezingo dute guztira 300 kilo gainditu; emakumezkoetan 260 kilotan jarri dute muga. 19 taldek hartuko dute parte; bost emakumezkoetan eta 14 gizonezkoetan, zazpiko bi multzotan banatuta. Aiako frontoian neurtuko dituzte indarrak, 17:00etan hasita.

Parte-hartzaileak Gizonezkoen A multzoa: Ñapurrak, Sokarrola A, Ibarra A, Baigorri, Marueta, Atzera HK Kluba eta Iparralde Gizonezkoen B multzoa: Sokarrola B, Ibarra B, Aguraingo STT, Sokarri, Urruña, Txantrea eta 6 Conceyos. Emakumezkoak: Badaiotz, Bizindar, Gaztedi A, Gaztedi B eta Ibarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide