Santa Zezilia Eguneko ekintzak eskualdean

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 18a

Santa Zezilia Egunarekin lotutako hainbat ekintza antolatu dira eskualdean, herriz herri: AZKOITIA - Pasa den asteburuan egin dute Santa Zezilia Eguneko kontzertua. AZPEITIA - Azaroak 20, osteguna.  19:00etan Santa Zeziliaren omenezko kontzertua Soreasu antzokian Musika Eskolako ikasleen eta irakasleen eskutik. - Azaroak 22, larunbata. 19:00etan Santa Zeziliaren omenezko kontzertua Azpeitiko Udal Musika Bandak eskainita. GETARIA - Azaroak 22, larunbata. - 12:30ean, musika bandaren kalejira. - 20:00etan, Gazte Alaiak txistulari taldearen kontzertua parrokian. - Azaroak 23, igandea. 12:30ean, Getariako Abesbatzaren kontzertua Salbatore Deunaren parrokian. - Azaroak 24, astelehena.  17:30ean kalejira txistulari, trikitilari, panderojole eta musika eskolako ikasleekin. Jarraian, emanaldia eta txokolatada plazan. ORIO - Azaroak 19, asteazkena. - 17:00etan kontzertu ibiltaria herrian zehar. Danbolin Musika Eskolako ikasleek kalejiran herria zeharkatuko dute, eta kontzertuak eskainiko dituzte Salatxo aretoan, futbol zelai ondoko plazan, Ikastola aurreko plazan eta herriko plazan. - 19:00etan, kontzertua emango dute. ZARAUTZ - Azaroak 20, osteguna. 18:00etan, Musika Eskolako ikasleak kalejiran irtengo dira. - Azaroak 22, larunbata. Manolo Urbietarekin ospatuko dute. - 09:00etan, txistulariak kalejiran irtengo dira. - 10:00etan, Nahiko Larri Trikiti Taldea kalejiran irtengo da. - 12:30ean, talde guztiek kontzertua emango dute Musika Plazan. Talde bakoitzak bina kanta abestuko ditu. - Ondoren, kantu poteo librea egingo dute parte-hartzaileek. - 14:30ean, talde guztiek elkarrekin bazkalduko dute. - 17:30ean, kantu jira egingo dute parte-hartzaileek herrian barrena. Manolo Urbietaren hiru abesti kantatuko dituzte. - 19:00etan, Musika Plazan Urbietaren lau abesti kantatuko dituzte; Urbieta ere egongo da. ZESTOA - Azaroak 20, osteguna. - 18:30ean, Ertxiña Musika Eskolak Musikalean ospatuko du. - Ondoren, kalejira egingo dute trikiti eta pandero jotzaileek eta banda txikiak. - Azaroak 22, larunbata. 18:30ean, Zestoako Musika Bandaren Kontzertua. ZUMAIA - Azaroak 18, asteartea. 19:00etan, Maria Zubimendiren kontzertua Oxford aretoan. - Azaroak 19, asteazkena. 18:30ean, Musika Eskolako ikasleen entzunaldia komentuan. - Azaroak 20, osteguna. 19:00etan, Musika Eskolako ikasleek Xixili Jaialdia egingo dute. - Azaroak 21, ostirala. - 20:00etan, San Pedro Abesbatzaren kontzertua Oxford aretoan. - 21:30ean, Aita Mari zinema aretoan 160 metros: una historia del rock en Bizkaia filma eskainiko dute. - Azaroak 22, larunbata. 18:00etan, Udal Musika Bandaren Kontzertua Gulliverren Bidaiak ikuskizuna Maria eta Jose aretoan. - Azaroak 23, igandea. 11:00etan, Beheko Plaza Abesbatzaren kontzertua izango da parrokian, meza nagusian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide