Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Itsasi taldearen eguna ospatuko dute azaroaren 29an, eta ekitaldietarako izen ematea ondorengo helbidean egin behar da: itsasieuskalkulturtaldea@gmail.com. Bestalde, Itsasik dantza suelto ikastaroa antolatu du, atzo hasi eta abenduaren 17ra arte. Saioak doan dira, eta astelehenetan eta asteazkenetan izango dira 21:00etatik 22:00etara. Eskolak taldearen lokalean dira.