Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sendian egitasmoa Azpeitiko Gizarte Zerbitzuen sailak sortua da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Ikastaroak zortzi saio izango ditu, eta 15:00etatik 17:30era iraungo dute Sindikatu Zaharreko lehen solairuan.
Programaren helburua mendekotasun mailaren bat duten hirugarren adineko pertsonekin bizi diren familiei laguntzea da: alde batetik, zaintzaileari ezagupen bereziak eskainiko zaizkie, bere senideei "arreta egokia" eman ahal izateko eta bestetik, zaintzaileari tresna pertsonalak eskainiko zaizkie, duen "zama emozionala" ondo kudeatu ahal izateko.
Laguntza teknikoak, bakarkako eta taldeko laguntza psikologikoa eta formazioa eskainiko zaie, besteak beste, zortzi saio hauetan parte hartzen duten guztiei:
- Azaroak 21, ostirala: Laguntza teknikoak eta etxera egokitzea. Irakaslea: Jon Garate.
- Azaroak 24, astelehena: Mendeko pertsonen mobilizazioa. Irakasleak: Jon Garate eta Estibalitz Telleria.
- Azaroak 25, asteartea: Mendeko pertsonen elikadura, intoxikazioak, erredurak, krisi epileptikoak... Irakaslea: Estibalitz Telleria.
- Azaroak 28, ostirala: Lehen Laguntza. Irakaslea: Estibalitz Telleria.
- Abenduak 1, astelehena: Gaixotasunaren eragina edota zaintzailearen zainketa: horien ondorioak. Irakaslea: Gloria Martin.
- Abenduak 3, azteazkena: Zer da dementzia: faseak. Irakaslea: Gloria Martin.
- Abenduak 5, ostirala: Zaintzailearen sindromea. Irakaslea: Gloria Martin.
- Abenduak 9, asteartea: Dolua. Irakaslea: Gloria Martin.
Informazio gehiago eskuratzeko, udaleko Gizarte Zerbitzuetara deitu daiteke: 943-157192.