Irudietan: itsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltariak

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 17a

Hilaren hasieran hasi ziren Urola Kosta Udal Elkarteak antolatuta itsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltariak, Xabier Alberdirekin. Azaroaren 9an Orion egin zuten eta pasa den igandean Getarian. Baina, oraindik beste bi hitzordu ere badaude: azaroaren 23an, Zumaian egingo dute, 11:00etan, Alondegiko sarrera aurretik irtenda. Parte hartzeko izena Zumaiako Turismo Bulegora deituta eman behar da (943-143396 edo turismoa@zumaia.net). Proiektu honetako azkena azaroaren 27an izango da. Orduan, itsas ondarea balioan jartzearen garrantziari buruzko hitzaldia izango da, 19:00etan, Zarauzko Modelo aretoan. Hizlari, Jon Maia Albaola Euskal Itsas Faktoriako kidea ariko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide