Jon Artola (ZAE): "Guretzat erreferente handia zen Joxe, kolpe handia izan da"

Onintza Lete Arrieta 2014ko azaroaren 17a

Zarautz Arraun Elkarteko lehendakaria da Jon Artola, eta "ezustean" harrapatu du Joxe Makazagaren heriotzak. "Orain bi aste izan ginen Joxeren eta Pilarren urrezko ezteietan, eta orain hau, kolpe handia izan da", esan dio HITZAri. Arraun elkarteko  presidentea izan zen Makazaga, eta atzo hil zen, 79 urterekin. Harentzako hitz onak besterik ez ditu Artolak: "Guretzat erreferente handia izan da. Gauza asko irakatsi zizkigun gu arraunlariak ginenean. Elkartean lan handia egin zuen, Kike Unzurrunzagarekin batera". Makazagarengandik "lanerako umorea ega gizatasuna" azpimarratu ditu. "Jenio handia zuen, baina baita umorea ere, eta biak ondo partekatzen zituen".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide