Gaur ekin diote berriz Beñat Lizeagaren kontrako epaiketari

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 17a

Defentsaren lekukoak dira deklaratzekoak gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean. Beñat Lizeaga zumaiarraren eta beste 27 gazteren defentsak Lokarri erakundearen izenean Paul Rios deitu du deklaratzera, eta LAB sindikatuaren izenean Ainhoa Etxaidek egingo ditu adierazpenak epailearen aurrean. Bihar Lizeagaren inguruko lekukoak izango dira epaiketan, tartean senitarteko batzuk eta garai hartako udaleko ordezkari batzuk. 28 gazteak Segiko kide izateagatik epaitzen ari da Espainiako Auzitegi Nazionala; irailaren 22an abiatu zuten epaiketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide