Inazio Agirre bere alaba Mari Karmenekin (Uztarria.com).
Inazio Agirre azpeitiarra hil da, 92 urterekin. Agirrek urteetan Azpeitiko San Sebastian eguneko haurren danborradako karrozen diseinua eta egituraketa egin zuen. 1958an egin zuen aurrena, eta 2000. urtera bitartean hogeita hamar karrozatik gora egin zituen Edertinekoak. Azkenengo urteetan, alaba Mari Karmenek lagunduta aritu zen.
Agirreren aldeko hileta elizkizuna gaur astelehena izango da, 19:00etan, Azpeitiko parrokian.
Azpeitiko Uztarria herri aldizkariak
2005ean Inazio Agirre eta Mari Karmen elkarrizketatu zituen.