Joxe Makazaga hil da, ZAEren sortzaile eta lehendakari ohia

Aritz Mutiozabal 2014ko azaroaren 17a

http://youtu.be/VjC3M0wYmPk

Ezkerrekoa da Joxe Makazaga (Gari Berasaluze). Bart arratsean jaso zuten albiste garratza Zarauzko Arraun Elkartean. Zarauzko arraunaren historiakoa ikurretako bat izan zen Makazaga (Zarautz, 1935), eta bizitza osoa eman zuen maite zuen kirolari lotuta. 60eko hamarkadan arraunlari izan zen, eta 80eko hamarkadan ZAEren sortzaileetako bat izan zen. 1995 eta 1999 artean lehendakari lanetan aritu zen, eta, ondoren ere beste hainbat urtez ZAEren alde lan ugari egin zuen. http://youtu.be/VjC3M0wYmPk

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide