Joseba Tobarrek eta Sonia Alonsok irabazi dute I. San Martin Mendi Lasterketa

Ane Olaizola 2014ko azaroaren 15a

Kanpai hotsekin hasi da Azkoitiko I. San Martin Mendi Lasterketa, eta hala amaitu dute. Auzoko Mikologi Elkarteak antolatuta, 44 lagunek hartu dute parte lehenengo aldiz egin duten mendi lasterketan, eta Joseba Tobar izan da azkarrena (32 minutu eta 35 segundu), eta lehenengo emakumezkoa Sonia Alonso izan da (39 minutu eta 42 segundu). Auzoko jaien barruan egin dute lasterketa herrikoia. 11:00ak puntuan hasi dute proba, San Martingo ermitako azken kanpai hotsarekin batera. Korrikalariek 7,5 kilometrotako ibilbidea egin dute, eta elkarte aurretik hasita, Txalintxora joan-etorria egin dute. Handik auzora itzuli, eta ermitako kanpaia joz amaitu dute lasterketa. Tobarren atzetik, Mikel Olaizola eta Clemente Bravo iritsi dira helmugara, hurrenez hurren. Hemen lasterketako argazkiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide