Euskal Presoak Euskal Harrietara eskalada txapelketa antolatu dute Azpeitian hilaren 28 eta 29rako

Nerea Uranga 2014ko azaroaren 14a

Azpeitiko Gaztetxeak VII. Euskal Presoak Euskal Harrietara eskalada txapelketa herrikoia antolatu du azaroaren 28 eta 29rako. Gaztetxean bertan egingo dute lehia hiru mailatan banatuta. Txapelketan parte hartzeko 10 euro ordaindu behar dira, eta bakoitzak kamiseta bana jasoko du. Egitaraua: - Azaroak 28, ostirala. 21:30ean, Elurretako lehoinabarra ikusentzunezkoa, Andoni Ormazabalekin. - Azaroak 29, larunbata. Eskalada txapelketa jokatuko den eguna.10:00etan, Herrikoiak A mailakoen (maila errazena) izen ematea. 11:00etatik 13:00etara jokatuko dute txapelketa. 13:00etan, Herrikoiak B mailakoen (maila zailagoa) izen ematea. 15:00etatik 17:00etara jokatuko dute txapelketa. 17:30ean, Sateliteen norgehiagoka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide