Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministak antolatu dira Ondarroan, abenduaren 13rako, Jostorratzak dantzan ditugu, Euskal Herriko burujabetza feministarantz lelopean. Hori dela eta, Azpeitiko Bilgune Feministak, egun horretarako egitaraua eta eztabaidak zabaltzeko aurkezpena egingo du asteartean 19:30ean, Emakumeen Txokoan.