Otezuri egoitzako langileek elkarretaratzea egin dute langile baten kaleratzea salatzeko

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 14a

Langileen elkarretaratzea Otezuri egoitzaren aurrean. (Egilea: Aiora Larrañaga) Zumaiako Otezuri Egoitzako hainbat langile, ELA sindikatuko kideak eta Gipuzkoako hainbat egoitzetako ordezkariak bildu dira egoitzaren aurrean 14:30ak inguruan. Kaleratutako langileak lan edo zerbitzu jakin baterako kontratua zuela azaldu dute ELAko ordezkariek; "zuzendaritzak 15 eguneko aurreabisua bete gabe eta langileen ordezkariei kontratazio politikan inongo aldaketarik izango zenik azaldu gabe" kaleratu du langilea. Azken urtetan 46 langileko taldea "nahiko egonkor mantendu" dute Otezuri egoitzan eta bat-bateko kaleratzea ez dute ulertzen langileek. Horregatik, ELAtik egoera bideratzeko asmoz premiazko bilera eskatu diote egoitzako zuzendaritzari. Protestak Otezuri egoitzaren aurrean. (Egilea: Aiora Larrañaga)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide