Saharako gune okupatuko egoera ezagutu ahalko dute herritarrek ostegunean, Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 14a

El problema: testimonio del pueblo saharaui dokumentala botako dute 19:00etan Modelon. Giza Eskubideen inguruko hainbat zinemalditako sariak eskuratu dituen lan horrek gune horretako egoera "gordina" islatzen du, "egoera bera ere gordina delako". "Marokoarrak zonalde okupatuan zer egiten duten erakusten du dokumentalak: bortxaketak, erasoak... Errefuxiatuen kanpalekuetan zer gertatzen den ezagutzera ematen da, baina okupatutako gunetan jazotzen dena ez hainbeste. Han pertsonek ez dute eskubiderik", azaldu du Akila Sedek, Zarautzen bizi zen sahararrak. Hain zuzen, emanaldiaren ostean, Zarautzen bizi diren sahararrekin solasteko aukera izango dute herritarrek. Modelon emateaz gain, herriko ikastetxetan ere erakutsiko dute dokumental hori. Horretarako udalak lan horren 30 ale lortu ditu, eta zentrotan banatu. Ez da Saharari elkartasuna adierazteko ekimen bakarra. Urtarrilean erakusketa bat ere antolatzekoak dira.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide