[caption id="attachment_116594" align="aligncenter" width="300"]

Abenduaren 8an izango da aurtengo 3x3 Txapelketa Herrikoia Orion. (Egilea: Aiora Larrañaga)[/caption]
Urtez urte 3x3 Txapelketa Herrikoiak bere tokia egin du Orioko San Nikolas Jaietan. Aurten ere, kirol norgehiagoka antolatu dute Orioko Ikastolak, ZAST-en laguntzarekin eta Orioko Udalaren babesarekin. Abenduaren 8an, egun osoan zehar izango da saskibaloiaren festa Karela Kiroldegian; goizean haurrak eta gaztetxoak arituko dira, benjaminak eta alebinak. Arratsaldean, berriz, heldugoen txanda izango da, infantilak, kadeteak eta seniorrak irtengo dira kantxara.
Aurten berrikuntza bezala gehienez lau jokalariko taldeak egin ahal izango dituzte partaideek eta parte-hartze kopurua mugatua denez, maila bakoitzean aritu daitekeen talde kopurua zehaztu egin dute antolatzaileek: benjamin, alebin eta infantil mailetan bakoitzean 24 talde eta kadete eta senior mailetan, berriz, kategoriako 16 talde.
3x3 Saskibaoi Txapelketa Herrikoian parte hartu nahi dutenek Orioko Karela Kiroldegoan edo
www.zast.es webgunean eman dezakete izena abenduaren 5a bitartean. Talde bakoitzak 20 euro ordaindu beharko du eta trukean jokalari bakoitzak kamiseta bana jasoko du; gainera, sariak eta zozketak ere izango dira. Ordainketa 2095 5176 87 1064181265 kontu zenbakian egin beharko dute eta bertan
3x3 Orio erreferentzia eta taldearen izena zehaztu beharko dituzte parte-hartzaileek.