[caption id="attachment_116485" align="aligncenter" width="300"]

Xabier Iturbe, Kutxako lehendakaria eta Aitor Gorrotxategi, Azpeitiko EAJko bozeramailea (Irudia: Azpeitiko EAJ).[/caption]
Azteazkenean izan zen hitzaldia eta Aitor Gorrotxategi, Azpeitiko EAJko bozeramaileak batzokira gonbidatu zuen Xabier Iturbe, Kutxako lehendakaria. Hitzaldian, Iturbek, BBK, Kutxa eta Caja Vital erakundeen bat egitearen ondoren sortutako Kutxabank sorreran jarraitutako prozeduraz aritu zen.
Iturbek EAJko batzokian adierazi zuenez, "zenbat eta mozkin handiagoak lortu Kutxabankek, orduan eta diru funtsa handiagoak izango ditu Fundazioak bere gizarte ekintzetarako".