Musikak hartuko du protagonismo berezia Inaugurazioa lanean. Familia osoarentzat prestatutako lana da, eta antolatzaileek ikuskizun honetatik bi ezaugarri azpimarratzen dituzte: «Ezustekoz eta irudimenez betetako istorio bat da», esan dute.
Txotxongilo musikari mordoa aterako da oholtza gainera abestera, pianoa jotzera, koroak egitera, nahiz bibolina, kontrabaxua, flauta, saxoa eta akordeoia jotzera. Istorioa bera antzoki batean kokatuta dago. Emanaldiaren hasieran, pertsonaiak agertuko dira antzoki hori inauguratzeko azken lanak egiten. Ondoren, musikariak agertokira aterako dira beraien interpretazioak aurkezteko, eta une bereziena izango da Margaretta sopranoak bere aktuazioa egiten duenean.
Brindis batekin amaituko dute saioa, baina aurrez hainbat abesti ezagunen zatiak eskainiko dituzte txotxongiloek: besteak beste Strauss-en Polca Pizzicato; Korsakov-en Eulitzarraren hegaldia; Beethoven-en Ilargitea; Anderson-en Typerwriter; eta Verdi-ren La Traviata.
Antzerki denboraldia
Zumaiako 2014ko antzerki denboraldia aurrera doa, eta azaroaren erdira iritsita, txotxongiloen txanda izango da igande honetan. Eguerdirako jarri dute hitzordua, Oxford aretoan. Gus Marionetas taldeak eskainiko du Inaugurazioa lana, eta sarrerak eskuragarri daude Turismo Bulegoan. Bi euro balio du sarrerak, baina doan eskuratzeko aukera ere badago (deskontuak dituzte Aita Mariko bazkideek eta Gazte Txartela erabiltzen dutenek).