Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Udalak, Izarraitz pilotalekua jolastoki bezala zabalduko 16:30etatik 20:00etara larunbatero, bihartik otsailera bitartean. Emakumeen Txokotik edo Sanagustin kulturguneko plazatik sartu ahal izango da pilotalekura. Jolastokia 12 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta eta hainbat jolas izango dituzte bertan: pilotak, baloiak, badminton, mahai jokoak eta kartak, besteak beste.
Larunbatero pilotalekuan arduraduna egon arren, 3. maila arteko haurrek heldu baten ardurapean egon beharko dute. 4, 5 eta 6. mailetako gazteek, berriz, heldu baten harremanetarako telefono zenbaki bat eman beharko die arduradunari.
Hirugarren urtez ireki du udalak Izarraitz pilotalekua jolastoki moduan. Aurreko urteetako balorazio "positiboa" egin du udalak eta "aisialdirako eskaintza gisa erabiltzera" animatu nahi dituzte herritarrak.