[caption id="attachment_116414" align="aligncenter" width="300"]

Leire Etxaniz zinegotzia eta Caroliza Lazo, Provida elkarteko kidea eta sendagilea. (Argazkia: Azpeitiko Udala)[/caption]
El Salvadorko Provida elkarteko Carolina Lazo sendagilea, Azpeitiko udaletxean izan da Azpeitiko Udalak emandako diru laguntza eskertzeko. Elkarteko kideak, domina eta medaila eman dizkio Leire Etxaniz Gizarte Zerbitzuetako eta Parekidetasuneko zinegotziari. Lazok adierazi duenez, udalak emandako 15.000 euro horiei esker, ehundaka emakumeengana iristeko aukera izan dute, eta bertan oso zabalduta dagoen uteroko minbiziari aurre egiteko probak eta azterketa ginekologikoak egiteko gai izan dira.
Azpeitiko Udalak bere aurrekontuaren %0,7 garapen bidean dauden herrialdeetara eta nazioarteko lankidetzara bideratzen ditu. Aurten, guztira 96.000 euro bideratu ditu, proiektu desberdinak laguntzeko helburuarekin.