35 urte igaro dira Mari Angeles Artolak Azpeititik Iparraldera alde egin zuenetik, eta 30 urte pasatu dira, Frantzian atxilotu eta Venezuelara deportatu zutenetik.
Egun hauetan itzuliko da Azpeitira, hiru hilabete pasatzera. Ondoren, Venezuelara itzultzeko asmoa dauka. Artolaren senideek adierazi dutenez, senarrak ez dauka Venezuelatik ateratzeko baimenik eta horregatik, Artola hara joango da berriz.
Aurtengo ekainean
Uztarria-k elkarrizketa egin zion Artolaren anai Joze Inaziori aldizkarirako. Orduan hark esan zuen arreba eta haren senarra «hona begira» daudela eta arrebak Azpeitira itzultzeko «gogoa» zuela: «Bikotea bakar-bakarrik bizi da Venezuelan, ez dute beste inor, ezta hara lotzen dituen ezer ere. Azpeitiarrak dira eta hemengo kontuetaz asko arduratzen dira. Gainera, beti oroitu dira gutaz», zioen anaiak.