[caption id="attachment_116337" align="aligncenter" width="300"]

Imanol Alguacil, Realeko talde teknikoa berriarekin (Real Sociedad).[/caption]
Sasoian.info. David Moyes izango da Realeko entrenatzailea, eta jada osatu dute talde teknikoa. Entrenatzaile eskoziarrak Imanol Alguacil oriotarra izango du laguntzaile: orain arte Sanse gidatu du Asier Santanarekin batera, eta aurrerantzean lehen taldearen bigarren entrenatzailea izango da. Alguacil 43 urteko oriotarra, 131 partida jokatu zituen Realeko jokalari bezala 90-91 eta 97-98 denboraldien artean. Entrenatzaile bezala, Zubietako harrobiko futbolera 2011ean sartu zen. Klubeko bi talde jubenilak gidatu ditu eta iazko denboralditik Sanseko bigarren entrenatzaile bezala aritu da. Orain, berak utzitako tokia Mikel Labaka jokalari ohi azpeitiarrak beteko du.