Jauzika Heziketa Elkarteak kudeatuko ditu beste urtebetez Azpeitiko Gazteria saileko zerbitzuak

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 12a

[caption id="attachment_116292" align="aligncenter" width="300"]P1050623 Jauzika elkarteko eta Azpeitiko Udaleko ordezkariak (Argazkia: Azpeitiko Udala)[/caption] Azpeitiko Udaleko Imanol Amenabar zinegotziak eta Jauzika Elkarteko Aloña Larrañagak sinatu dute kudeaketaren hitzarmena. Elkartea hainbat kontuetaz arduratuko da: gazteen arlo teknikoaren zerbitzuak, Ludotekak, Gaztelekua eta Gazte Informazio Bulegoa kudeatzeaz gain oporretarako ekintza bereziak ere antolatuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide