Zumba Maratoiak hartuko du Zarauzko Munoa plaza, azaroaren 22an

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 12a

Sasoian.info

Zarautz Kirol Elkarteko errugbi atalak Zunba Maratoia antolatu du azaroaren 22rako. Ekitaldia Munoa plazan izango da eta 16 urtetik aurrerako edonork hartu dezake parte. Bi zunba saio egingo dituzte, tartean atseden eginez, 15:45ean hasi eta 19:00ak bitartean.

Izena emateak 15 euro balio du alde aurretik, eta Aritzbatalde kiroldegian, Txiki Polit tabernan eta Kukaña tabernan egin daiteke, edo bultzazumba@hotmail.com helbidera idatzita. Egunean bertan 18 euro balioko du inskripzioak. Antolatzaileek bi fisioterapeuta arriko dituzte ekitaldian, baita freskagarriak, komunak eta jatekoa ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide