Azaroaren 23an ospatuko ditu Zarauzko Txatxarrok bere zilarrezko ezteiak

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 12a

argazki200 Sasoian.info Txatxarro Gazte Elkarteak 25 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatze aldera, lagunarteko ibilaldia eta bazkaria antolatu dute azaroaren 23an. Txatxarromendira egingo dute mendi irteera; 08:30ean abiatuko dira, Agoüeseko biribilgunetik. Ondoren, 25. urteurreko bazkaria izango dute La Salle ikastetxean, eta txartelak aurretik erosi ahalko dira, 5 eurotan haurrek eta 10 eurotan helduek. Ibilbidean izena emateko eta bazkariko txartela erosteko epea aste honetan bukatuko da; azaroaren 15a baino lehen egin beharko da La Salle ikastetxean, Laspiur dendan eta Azken Portuko drogerian. Bestalde, egunean bertan, urteurreneko elastikoak jarriko dituzten salgai 10 eurotan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide