[caption id="attachment_116222" align="aligncenter" width="300"]

Ezkerretik hasita, Danel Lopez, Imanol Zulaika eta Aitor Gabirondo[/caption]
Sasoian.info
ZKE Halterofiliako gazteak fin aritu ziren larunbatean Gasteizen, kadete eta promesa mailakoen ligako 4. jardunaldian. 2014 denboraldiko azken jardunaldi zen, eta elkarteko hiru pultsolari aritu ziren lehian Gipuzkoako selekzioarekin: Aitor Gabirondo kadete mailan, eta Imanol Zulaika eta Danel Lopez promesa mailan. Hirurak Inko Illarramendi entrenatzailearen agindupean.
Gabirondo txapeldun izan zen, nahiz eta abioan hirugarren eta azken saiakera behar izan zuen altxaldi ona izateko. Guztira, 140 kilo jaso zituen. Hurrengo denboraldian promesa mailan lehiatuko da. Maila horretan, promesetan, Lopezek kategoriako azken denboraldia zuen, eta hirugarren aldiz txapela eramateko helburuarekin lehiatu bazen ere,bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen, 185 kilo jasota.
Bestetik, Zulaikak laugarren postua lortu zuen, guztira 170 kilo jasota. Txapelketa hori hurrengo astean Madrilen jokatuko den 17 urtez azpiko Espainiako txapelketarako prestakuntza izan zen. Lehen aldiz izango da Euskadiko selekzioarekin Espainiako txapelketan. Egin duen denboraldi bikainaren emaitza da, txapelketan parte hartzea eta denboraldia borobiltzeko emaitz on bat lortzea espero dute ZKEhalterofilia sailetik.
Horretaz gain, Gipuzkoako selekzioa suertatu zen jardunaldiko eta txapelketako garaile bi mailetan. Denboraldi osoan zehar bost pultsolari zarauztarrek hartu dute parte lehiaketan Gipuzkoako selekzioa ordezkatzen.