Indamendikoek Adarrara irteera antolatu dute iganderako

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 11

Andoaindik abiatu eta Besabin bukatuko dute ibilbidea Zumaiako Indamendiko kideek igandean. Bidean Etenetako Cromlech-a ikusteko asmoa dute, gainera. Txomin Agirre kaitik egingo dute irteera, 07:30ean, eta eguerdirako bueltatuko dira. Izena goiko estankoan eman daiteke, telefono honetara deituta: 943-860357. Helduek 6 euro ordaindu behar dituzte, eta haurrek 4 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide