'Ondarea bertatik bertara' ekimena antolatu dute astebururako

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 11

[caption id="attachment_116161" align="aligncenter" width="300"]Lili Jauregia ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute Ondarea bertatik bertara ekimenaren baitan. (Egilea: Nerea Uranga) Lili Jauregia ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute 'Ondarea bertatik bertara' ekimenaren baitan. (Egilea: Nerea Uranga)[/caption] Igandean Munduko Ondarearen Nazioarteko Eguna izango da eta hori ospatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak Ondarea bertatik bertara egitasmoa antolatu du astebururako. Gipuzkoako museoak eta ondarea osatzen duten gainontzeko lekuak ezagutzera ematea da ekimenaren helburua eta horretarako ekintza bereziak antolatu dituzte larunbaterako eta iganderako lurraldeko eskualde guztietan. Urola Kostan esaterako Azkoitian, Getarian eta Zestoan egingo dituzte ekintza bereziak. EGITARAUA AZKOITIA - Azaroaren 15ean, larunbatean, 12:00etan Iraurgiko San Martin Ermita ezagutzeko aukera. Erreserbak egiteko 943-796463, 943-151878 edo 943722024 telefono zenbakietara hots egin behar da. GETARIA - Azaroaren 15ean, larunbatean, 11:00etan hitzaldi ibiltaria Getariako alde zaharrean barrena. Mendeetan itsasoan nagusi izan den gizarte baten aztarnak izango da gaia. Erreserbak egiteko 943-140957 telefono zenbakira hots egin behar da. ZESTOA Azaroaren 16an, igandean. - 11:00etan, Zestoako tren geltoki zaharrera bisita Juantxo Agirreren eskutik. - 11:35ean, Irakaitz, aire zabaleko aztarnategira bisita Alvaro Arrizabalagaren eskutik. - 12:00etan, Historiaurreko Tailerra Jesus Tapiarekin. Erreserbak egiteko 943-466142 telefono zenbakira hots egin behar da. - 13:00etan, Lili Jauregira bisita. Erreserbak egiteko 943-466142 telefono zenbakira hots egin behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide