Argazki lanak abenduaren 5erako aurkeztu beharko dira aurtengo Gure Inguruari Begirada bat argazki lehiaketan parte hartzeko.
Azpeitiko natur txokoak izenburu duela egingo da lehiaketa. Izan ere, oraingo honetan antolatzaile bakarra du: Azpeitiko Udala. Horregatik, Azpeitiko udalerrian ateratako argazkiak bakarrik onartuko dituzte.
Lehiaketaren helburua, "Azpeitiko udalerriko natura ezagutaraztea da. Batez ere, Azpeitiko herri gunean eta auzoetan naturaz jantzita ditugun txoko kurioso eta polit horiek ezkututik ateratzea". Argazkiak baloratzeko orduan kontutan hartuko dituzte: gaiarekin duten zerikusia, orijinaltasuna, kalitatea eta gaurkotasuna. 100 euroko bederatzi sari banatuko dituzte. Epaimahaiak erabakia abenduaren 17an jakinaraziko du. Lanak postaz Azpeitiko Udaleko Ingurumen sailera bidali beharko dira.
Lehiaketak hiru maila izango ditu:
1- Natura. Herriko flora eta fauna.
2- Arkitektura naturguneetan. Gizakiak egindako eraikinak: txabolak, baserriak, presak, hesiak...
3- Natura eta aisia.
Gure Inguruari Begirada Bat argazki lehiaketako OINARRIAK.