Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aiako Bilduk uste du aldaketarako garaia iritsi dela, "Aia berri bat ehuntzeko garaia" alegia. Aldaketa herritarren parte hartzeari esker egingo dela sinesten dute eta horregatik aiarrei hitza eman nahi diete. Ostiraleko batzarrean alde batetik, agintaldiaren balorazioa egingo dute eta bestetik hauteskundeetako herri programa osatzeko dinamika aurkeztuko dute herritarren aurrean.
Aiako Bilduren iritziz, agintaldi hau "alperrik galdutako agintaldia" izan da; "herritarrei ahotsik eman gabe eta erabaki guztiak alkatearen esku utziz". Bilduren esanetan, Dena herrirentzat baina herririk gabe da EAJk jarraitzen duen leloa, "hemen beraiek erabakitzen baitute zer behar duen herriak". Horren aurrean, Aian politika egiteko modua aldatu nahi dute eta ostiralean emango dute 2015eko herri programa osatzeko lehen urratsa.