[caption id="attachment_116004" align="aligncenter" width="300"]

San Martin Jaiak Ortzaikan[/caption]
Bihar, asteartea, San Martin Eguna ospatuko dute eskualdeko herri eta auzo askotan. Horietako bat da Orioko Ortzaika auzoa eta bihar hasi eta igandera bitartean hainbat ekimen antolatu dituzte auzoko jaiak ospatzeko.
EGITARAUA
Azaroak 11, bihar.
-10:00etan, meza San Martin ermitan.
- Ondoren, hamaiketakoa Oliden Jatetxean. Patxi Etxeberria eta Xabier Sukia bertsolariek girotuko dute hamaiketakoa.
- Ondoren, toka eta sagar biltze lehiaketa.
Azaroak 13, osteguna.
- 21:00etan, Mutil Ardoko afaria Oliden Jatetxean.
Azaroaren 14, ostirala.
- 22:30ean, mus txapelketa azkarra egingo dute Oliden Jatetxean. Izena-ematea 22:00etan zabalduko dute eta bikoteko 25 euro ordaindu beharko dituzte.
Azaroaren 15, larunbata
- 05:00etan, batxuri zopa banatuko dute gosaltzeko Oliden Jatetxean.
- 06:00etan, oilasko biltzera irtengo dira auzotarrak.
- 17:00etan, umeentzat jolasak eta txokolatada izango da Txurrumuskiren eskutik.
- 21:00etan, bertso afaria egingo dute Aitor Sarriegi eta Unai Agirre bertsolariekin eta Gari eta Iñaki trikitilariekin.
Azaroaren 16, igandea
- 11:00etan, herri kirol jaialdia. Alde batetik, Arrillaga I, Arrillaga II, Itzaro eta Larra aizkolariek parte hartuko dute eta bestetik, Idoia Etxeberria, Jon Ander Maiza eta Udane Ostolazak.
- Ondoren, bailarako erretiratuek bazkaria egingo dute Oliden Jatetxean eta Jagoba eta Miren trikitilariek girotuko dute otordua.
Azaroaren 21, ostirala
- 21:00etan, oilasko biltze afaria Oliden Jatetxean.