[caption id="attachment_115937" align="aligncenter" width="300"]

Getaitri Triatloi Taldeak getariarrak bertan parte hartzera animatu nahi ditu. (Egilea: Aritz Mutiozabal)[/caption]
Batzarra azaroaren 15ean, 12:00etan izango da gaztelekuan eta bertan proiektuaren berri emateaz gain, taldeko kide izateko jarraitu beharreko urratsak eta betebeharrak azalduko dituzte eta izena emateko aukera ere izango da bileran bertan. Horretaz gain, hitzordura taldeko arropak eramango dituzte kideek probatu eta behar duten taila aukeratu dezaten.
Getaitri Triatloi Taldeko kideek kirola eta triatloia gustuko duten getariarrak bileran parte hartzera animatu nahi dituzte proiektu berriaren berri izan eta triatloian murgiltzeko aukera izan dezaten.